XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Laborantzatik bizitzen ahal da, bainan esklabo! Hortxe dago problema

Animaliekin lan egiten duenak, egunero behar du haien gibeltik ibili.

Baserritik bizi denak badaki ongi aski hori zer den.

Baserriak elgarretaratuz, zera hori aisa hobekiago erematen ahal da.

Guk hala pentsatua dugu; bakoitzak bi igandetik bat libro izaitea, eta urtean hamabortz bat egunez bakantzak.

Ideia horrekin abiatuak gira bizimaneraren hobetzeari buruz.

Egun batez biltzar bat egin ginuen, zerbait behar zelakoz pentsatu noizbait norbaitek mina hartzen baginuen.

Gero, haren ondotik berriz solastu ginen eta Beñatek erran nauen bera prest zegoela sozio izateko.

Azkenean lau bildu gira, bi ardiekin eta bertze biok behiekin.

Lauon ondasun guziak elkartearen izenean dira eta baserri bakoitzaren lurrak GAECaren izenean daude errentan, eta orain arte errentan ditugunak, haien errenta ere GAECak pagatuko du.

Hilabetero bakoitzak gure jornala dugu Antton, Beñat, Felix eta neronek, denak berdina, eta Maritxu egun erdiz ari denez, berak erdia du.

Gero, urtearen buruan irabaziak baldin badira, haiek denen artean banatuko ditugu.

Beraz, lana pagatuko dugu, ez kapitala.